LOMCEri EZ

LOMCEri EZ

2015-06-11

PLAY-OFF LIGA ENDESA

Real Madrilek finalerdietako hirugarren partida irabazi du,Valentzia Basket mendean hartuta, azken unean Sergio Llull jokalariak saskiratutako hirukoari esker. Ordura arte, berdinketa izan zen nagusi.
Emozio handiko partida jokatu zuten atzokoan ere bi taldeek, eta, hasiera batean, Valentzia Basketek lortu zuen garaipena, Luke Harangodyk egindako saskiratze bati esker. Hala ere, ospakizunak gutxi iraun zuen, epaileek jaurtiketaren irudi grabatuak ikusi eta baliogabetu egin baitzuten.
Felipe Reyesek bizitasun osoz hasi zuen partida, eta berak ezarri zuen partidaren erritmoa. Hori horrela, sei minutuanhamabi puntu egin zituen Reyesek, eta Real Madrilen aldea handitu zuen (10-20, 6. minutuan).
Hirugarren laurdenari dagokionez, Valentziak bi hiruko saskiratu zituen, eta madrildarrek Sergio Rodriguez eta Rudyren eskutik erantzun zuten. 36. minutuan, baina, 81-80ko emaitza erakusten zuen markagailuak.
Azken jabetzan, Harandogyk saskiratzea lortu zuen eta valentziarrei eman zien garaipena, baina ospakizunak gutxi iraun zuen epaileek “instant replay” (errepikapena) kontsultatzea erabaki eta, jaurtiketa denboraz kanpo egin zuela ikusita, baliogabetu egin baitzuten.
Horrela, luzapena iritsi zen. Bertan, Harandogyk joko izugarria erakutsi zuen, eta Valentzia lehiakor aritu zen, baina Llullek azken segundoan sartutako hirukoak Real Madrili eman ziongaraipena.
Fitxa teknikoa:
100 - Valentzia Basket (18+22+30+18+12): Van Rossom (14), Rafa Martinez (4), Sato (9), Harangody (21), Lishchuk (4) -bostekoa-; Nedovic (5), Lucic (8), Dubljevic (13), Vives (17) eta Aguilar (5).
103 - Real Madril (26+13+25+24+15): Llull (12), KC Rivers (5), Rudy Fernández (20), Reyes (21), Ayón (13) -bostekoa-; Nocioni (7), Maciulis (2), Sergio Rodríguez (7), Carroll (5), Slaughter (9) eta Mejri (2).

No hay comentarios:

Publicar un comentario